Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
7. jardunaldia jokoanJaunarena-Barriola / Irujo-Zabaleta (larunbatean, 17:00etan, Labriten. NITRO)Gonzalez-Zubieta / Bengoetxea-Beroiz (larunbatean, 17:30ean, Idiazabalen)Atzera ere txanponaren bi aurpegiak ikusi ditugu Binakako Txapelketan. Batetik, Irujok eta Zabaletak Binakako Txapelketaren burua hartu dute, Arretxe-Beginoren kontra 22-14 irabazi eta Bengoetxea-Beroizek galdu zutela probestuz. Partida bikaina egin zuten Irujok eta Zabaletak. 13-3 aurreratu ziren Zabaletak atzean agintzen zuelako eta Irujo aurrean oso fin ibili zelako. Akaso Beginoz gehiago espero zen, baina Zabaleta jaun eta jabe izan zen. Eta aurrean Arretxek ezin izan zuen Irujorekin. Hortaz, garaipen polita - 22-14 - , eta jokatutako 6 partidetatik 5 puntu lortuta, sailkapenaren buruan daude Irujo eta Zabaleta. Ezin hobeagoa Etxarrengoaren debuta. Beste aldean daude Aitor Zubieta eta Gonzalez. Edo hobeto esanda, Gonzalez. Iparraldekoa tokia ezin aurkitu dabil. Igandean Aimar Olaizola eta Ibai Zabala ordezkatzen zuen Alexis Apraiz izan zituzten arerio. Bi bikoak puntu beharrean zeuden, Zubietak eta Gonzalezek puntu bakarra eta Olaizolak eta Zabalak bi puntu zituztelako. Aimar Olaizolak sekulako lana egin zuen, atzean ere eskua botaz, eta azkenean 22-13 gailendu ziren Asegarcekoak. Zubietaren eta Gonzalezen taktika joko guztia Apraizengan kargatzea izan zen. Hasiera batean lortu zuten, Apraiz ez baitzen fin ibili, baina gero ez zuten B plan zehatzago bat martxan jartzen jakin, eta horregatik ez zuten alde polita ateratzea lortu. Zazpiko berdinketaren ondoren Aimar Olaizolak buelta eman zion egoerari eta Apraizi lagunduz, atzerago jokatu zuen Goizuetakoak. Horrela, eta Gonzalezen gainetik pasaz, sekulako partida jokatu zuen eta 22-13 irabaztea lortu zuen. Zubieta txukun aritu zen baina ez zuen beste partida batzuetan bezala jo. DatorrenaGauzak horrela, eta sei jardunaldi jokatuta, Irujo-Zabaletak eta Bengoetxea VI.a-Beroizek 5 puntu dituzte; Titin-Merinok 4, Olaizola II.a-Zabalak eta Xala-Barriolak 3; Berasaluze VIII.a-Albisuk 2; eta Gonzalez-Zubietak eta Arretxe II.a-Beginok 1. Larunbatean Irujok eta Zabaletak Jaunarena eta Barriola izango dituzte aurkari Labriten. Bonbonerak partida polita hartuko du, ikusgarria espero dena. Eta, bestetik, presioa gainean izango dute Gonzalezek eta Zubietak, Bengoetxea eta Beroizen kontra irabazi beharrean baitaude, final laurdenetarako sailkatzeko aukerak izateko derrigorrez irabazi beharrean baitaude.