Eman euskara elkarri

Guaixe 2013ko otsailaren 1a

2013ko martxoaren 14tik 24ra, Euskal Herria zeharkatuko du hamazortzigarrenez Korrikak. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe, Andoaindik Baionara.Eta 18.Korrika ailegatzen den bitartean KORRIKA KULTURALA disfrutatzeko aukera izango dugu, urtarrila eta martxoa bitarte. Bertan ekintza asko egongo dira, zeinak herriz herri mugituko diren, guztiongana ailegatzeko asmoz. Iruñera esaterako otsailaren 11tik aurrera ailegatuko da.Zuzeneko istanteak izeneko musika argazki erakusketa kolektiboa. Bertan parte hartzen duten 20 argazkilariak, musikazuzenean.com atari digitaleko kideak dira, eta ez dira sektoreko profesionalak, baizik argazkilaritza eta musika uztartzea gustuko duten argazkilariak.Solasaldi musikatuak. Euskal Herriko musikariekin egindako elkarrizketa saioak. Gonbidatuaren musika ibilbidean sakontzeaz gain, zuzeneko musika entzuteko aukera ematen du saio interaktibo honek. Kazetariaren galderei erantzuten diete, baina ikusleek ere parte hartzen dute saioan. Ordubetez, musika eta euskararekin lotutako galderak luzatzen zaizkio gonbidatuari,  pertsonaia eta bere musika ibilbidea gertutik ezagutzeko aukera izanda.Master Class. Musika tresnak, trukuak eta bestelakoak gertutik ezagutzeko saioak."DJ Master Class".  Zigor Lampre (Esne Beltza, Selektah Kolektiboa, Fermin Muguruza...)"Gitarra Master Class".  Joseba Irazoki (Atom Rhumba, Rafa Rueda, Petti...)Mahai-inguruak."Ez dok Amairutik, gaur egungo euskal kantagintzara". 70eko hamarkadatik gaur egunera, euskal kantagitzaren inguruko mahai-ingurua, garaiko eta egun abeslari eta musika  eragileekin."Euskaraz munduan". Atzerritik bira egin dituzten eta euskaraz abesten duten euskal musikariekin solasaldia.-Zuzeneko emanaldiak. Zuzeneko musika bultzatzeko asmoz, erakusketarekin batera zuzeneko saioak izango dira, herri bakoitzeko antzoki, taberna, gaztetxe eta aretoetan, tartean, Musika Maratoia (jaialdi akustiko txikia) eta kontzertuak.AntzezlanakPisukideak. Aktoreak: Sonia Villamor eta Jon Zubiaga. Zuzendaria: Sonia Villamor eta Jon Zubiaga. Testuaren egilea: Peru Magdalena.Balitzen ihoa. Antzezleak: Esti Curiel, Leire Ugarte eta Hodei Unzueta. Zuzendaria: Ainhoa Alberdi.Sentitu, pentsatu, ekin! (Pirritx, Porrotx eta Marimotots). Antzezleak: Katxiporreta Pailazo Taldea. Koreografoa: Izaskun Forkada. Musika: Xabier Zabala.Informazio gehiago: http://www.korrika.org/?p=3682Korrikarako hankak, oinak, lepoa, gorputza eta arima berotzen dugun bitartean, korrika kulturaleko ekintzetan elkar ikusiko dugu! Erkuden de Andres Imazwww.hegandream.com