Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hiri hondakin solidoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo desegiteko tasak arautzen dituen ordenantza eguneratu eta hobariak zehaztu ditu Sakanako Mankomunitateak. Lau kasutan emanen ditu hobariak Mank-ek. Lehenik, Gizarte Segurantzaren edo Nafarroako Mendekotasun Agentziaren onuradunek %100eko hobaria izanen dute, baldin eta zenbatekoa Efektu Anitzetarako Errenta-Adierazle Publikoa (EAEAP) (8.838,34 euro urteko, 631,31 hileko) edo hori bider 1,3 eginez ateratzen den kopurua gainditzen ez badu. Mank-en hobari bera izanen dute eskatzaileek ezkontide edo gisa bereko bizikidea duenean eta bien diru sarrerak 1,35 aldiz EAEAPa gainditzen ez duenean. %100eko hobaria lortuko dute ezkontidea ez den beste famili-zama duten eskatzaileek ere, menpeko lagun bakoitzeko EAEAPa 0,23 handituko da.Beste hobariakEtxebizitza hutsen jabeek %70eko hobaria hartzeko eskubidea dute. Horretarako frogatu behar diote Sakanako Mankomunitateari etxebizitza horietan ur eta argi zerbitzurik ez dutela. Etxe bat bota eta berria jasotzeko baimena lortu dutenek ere ez dute zabor tasarik ordaindu beharko, behar bezala frogatzen badute. Azkenik, etxebizitzatik 500 metro baino gehiagora edukiontzia dutenek ere %100eko hobaria izanen dute.