Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Espainiako Pilota Txapelketen bigarren jardunaldia jokatu da. Esku pilotan, Ohorezko Mailako B multzoan, oso lehiatuak izan ziren Irurtzunen eta Paz Zigandaren arteko lehiak, berdinketa hausteko partidan erabaki zirenak. Buruz burukoan Irurtzungo Armendariz gailendu zen Paz Zigandako Rekalderen aurrean (2-10, 10-5 eta 5-4) eta Binakakoan Ansotegi-Bergerak (Irurtzun) Bengoetxea-Pina (Paz Ziganda) hartu zituzten menpean (10-2, 6-10 eta 5-1). Altsasuk Pelota Madrid taldea hartu zuen. Buruz burukoan Altsasuko Hernandezek galdu egin zuen Madrilgo ordezkariaren kontra, baina Binakakoan Altsasuko Onsalo eta Peñasek irabazi zuten (10-3 eta 10-7). Bukatzeko, Uharte Arakilgo Aralar Mendi taldea Najerinoren kontra aritu zen. Buruz burukoan gailendu ziren Uharte Arakilgoak, baina binaka, aldiz, galdu egin zuten.