Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espainiako hiru irrati kate komertzialek eskuratu dituzte Altsasutik emititzeko FM-ko baimenak. Hiruren saioetan euskara arrotza da. Nafarroako Gobernuaren erabakiak bazterrean utzi ditu programazioan euskara kontuan izan zezaketen bi aukera: Onda Vasca eta Abian Komunikazioa SL. B a l o r a z i o M a h a i a k 9 hilabete baino gehiago eman ditu proposamenak aztertzen. Astearteko ebazpena emateko proiektu bakoitzaren irrati-eskaintza, alor ekonomikoa, enplegu sorrera eta arlo teknikoa baloratu ditu. FM-n emititzeko esleipena lortu duten irratiek frekuentziak aukeratu eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute orain. Horren ondoren, jasoko du esleipen-proposamena kontseilariak eta harrek emanen dio oniritzia. Altsasun Ondas, S.A. enpresak du irrati lizentzia komertziala, Radio Navarra-Cope irratiak erabiltzen duena. Baimena 2014ra arte du. 1994tik 2003ko lastaila akaberara arte Radio Navarra-Copek estudioa izan zuen Altsasun eta bertatik zenbait ordu emititzen zituen. Gaur egun kontzesioa berremisioa egiteko erabiltzen da, eta Altsasutik ez da ezer emititzen.B a l o r a z i o M a h a i a k e m a n d a k o p u n t u a z i o aPostua Irratia Puntuazioa1. SER 84,642. Punto Radio 79,123. Cadena Dial 77,644. Onda Vasca 73,705. Abian Kom. 71,776. Radio Maria 59,27