Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, Sakanako Aizkora Eskola martxan jarri du 2013 denboraldirako. Eskola honen bitartez bi helburu bete nahi dira; batetik, aizkora bera bultzatzea eta, bestetik, Sakanan aizkolari harrobi on bat osatzea. Urteak dira gure inguruan aizkora eskola antolatzen dela eta asko dira bertan atera eta egun txapelketa ezberdinetan aritzen diren sakandarrak.Aizkora eskola martxoan hasiko da eta astero bi egunetan gauzatuko da, asteazkenetan (19:30-20:30) eta larunbatetan (12:00-13:00), Floren Nazabal aizkolariak Etxarri Aranatzen duen bordan. Izena ematekoIzena ematea zabalik dago, otsailaren 20a baino lehen, Mank-eko kirol zerbitzuan (948 464 866 telefonoa edo kirolak@sakana-mank.com posta elektronikoa). 10 eta 35 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendua dago aizkora eskola, eta prezioa 55 eurokoa da. Sakanako Aizkora Eskolak aukera polita ematen die aizkora gustuko dutenei eta aizkoran hasteko beharrezkoak diren baliabideak - aizkorak, entrenatzeko tokia, enborrak eta beste - ez dituztenei. Izan ere, aizkoran hastea zaila suertatzen zaie familian edo lagunartean aizkolariak ez dituztenei. Gainera, Sakanan zaletasun asko dago aizkolarekiko. Iaz, esaterako, 15 neska-mutiko aritu ziren eskolan. Puntako irakasleakMonitoreak aizkorari lotutako sakandarrak izango dira: Floren Nazabal puntako aizkolaria, bere aita Juan Mari Nazabal, aizkolari izandakoa, eta Juanito Erdozia, aizkolari izandakoa eta oraindik ere noiznahi enborrera igotzen dena.