Ur ekarriko matxura nola konpondu aztertzen

Guaixe 2013ko urtarrilaren 31

Urdalurtik Sakana urez hornitzen duen sarean matxura izan zen ilbeltzaren 15ean. Hodia Altzania ibaiaren azpitik pasatzen den tokian dago matxura eta hura konpontzeko aukerak aztertzen eta baloratzen ari dira Sakanako Mankomunitatean. Hodia tarte horretan lurpetik ateratzea da aukeretako bat. Baina garestia da. Beste aukerak aztertzen ari dira Mank-ek. Horien artean daude, besteak beste, uhaldearen ur emaria jaistea eta orduan konponketa egitea. Konponketa merkeagoa litzatekeena. Baina, esan bezala aukerak aztertzen ari dira Mank-en. EdangarriaIlbeltzaren 15ean ur ekarria matxuratu zenetik atzora arte, ziordiarrek ezin izan dute etxeko iturriko urik edan. Herriko iturburuko filtroak eta beste aldatu arte kutsadura mikrobiologiko eta uhertasun arazoak zituen urak. Olatzagutian antzeko arrazoiengatik debekua aurreko ostiralean kendu zen.