D ereduan matrikulatzeko arrazoiak: eleaniztasuna, kalitatea eta hizkuntza iraunaraztea

Guaixe 2013ko urtarrilaren 29a

Gurasoak seme-alabak euskara ardatz duen ereduan izena emateko deia egin dute 5 erakunde euskaltzalek"Eleaniztasunerako tranpolina" da D eredua. Han ikasten duten haurrek 4 hizkuntza ikasi ahal izanen dituzte eta "horri esker gure seme-alabak erraztasunez mugituko dira ingurune eleanitz batean adin goiztiarretatik". Gainera, bertako bi hizkuntzatan sozializatuz "ingurune kulturala eta afektiboa ongi ezagutuko dute". Baina D ereduak ingelesa eta frantsesa (edo alemaniera) ikasteko bide ematen die. Gainera,  krisi garai honetan lanpostua lortzeko "aktibo oso garrantzitsua da euskara jakitea". Hala uste dute Pello Mariñelarenak (Nafarroako Ikastolen elkartea), Ana Flamarikek (Nafarroako euskara teknikarien lanbide elkartea), Iñaki Anduezak (Nafarroako Ikastetxeetako Zuzendaritzakideen Elkartea), Garikoitz Torregrosak (Sortzen Ikasbatuaz) eta Oskar Zapatak (Topagunea, euskara elkarteen mugimendua). Kalitatea, eraginkortasuna eta ekologiaEuskarazko hezkuntzak, D ereduak, 30 urteko eskarmentuak "kalitatezko emaitzak" bermatzen dituela adierazi zuten agerraldi bateratuan. Ziurtatu zutenez, "euskal ereduek emaitza bikainekin jorratzen dute ingelesa curriculumean". Aldi berean, gure seme-alabek eleaniztasuna modu arruntean eta positiboan bizi beharra nabarmendu zuten. Prentsaurrekoan nabarmendu zutenez "hizkuntza iraunarazteari esker garatzen eta elkar komunikatzen dugu identifikatzen gaituzten hizkuntza eta kultura errekurtsoak suntsitu gabe, gizakien eta gizarteen berezko eta utziezinezko duintasuna zainduz. Horrela, hizkuntza hierarkiarik gabeko eleaniztasunaren balorean hezitzea garrantzitsua da oso".