Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ibarreko erakundeak ezarri nahi duen hondakin sistema berriaren inguruko azalpenak herriz herri ematen hasi da. Hondakin bilketa sistema berria zergatik ezarri behar den, ibarreko erakundeak herri bakoitzerako zer pentsatu duen eta adostu beharrekoa azaltzen zaie bildutakoei. Mank-en proposamenaren berri izan ondoren, herritarrek jasotako informazioa hausnartu eta bi aste barru beste bilera erronda deituko du Mank-ek, herritarren iritziak kontuan hartuz sistema adostua jartzeko. Herritarrek beharrezko jotzen badute Mank-ek hirugarren bilera erronda egiteko prest dago. EgutegiaOtsailak 1, ostirala Irañetan, 19:30ean udaletxean.Otsailak 4, asteazkena Aizkorben, 18:00an elizan. Etxeberrin, 19:00etan kontzeju etxean. Olatzagutian, 20:00etan kultur etxean.Otsailak 5, asteartea Egiarretan, 19:30ean kontzeju etxean. Olatzagutian, 20:00etan kultur etxean. Satrustegin, 20:00etan kontzeju etxean.Otsailak 6, asteazkena Urdiainen, 19:00etan udaletxean. Etxarrenen 19:00etan kontzeju etxean.Otsailak 7, osteguna Uharte Arakilen, 19:00etan udaletxean. Errotzen, 19:00etan kontzeju etxean. Izurdiagan, 19:00etan elkartean.Otsailak 8, ostirala Irurtzunen, 19:00etan eskolan. Ekain, 20:00etan kontzeju etxean (Ekai+Zuhatzu). Hiriberrin, 20:00etan elkartean.Otsailak 11, astelehena Lakuntzan, 19:00etan udaletxean.Otsailak 12, asteartea Arbizun, 20:00etan udaletxean.