Auzoetan ere autokonpostajea egin ahalko da

Guaixe 2013ko urtarrilaren 30a

Sakanako Mankomunitateak hondakinak biltzeko sistema martxan jartzeko lanean ari da. Sistema berri horren ardatzetako bat etxeko hondakin organikoak konposta egiteko erabiltzea da. Etxean lorategia edo, bestela, baratza dutenek autokonpostatzea egin dezakete. Halakorik ez dutenek edo pisuetan bizi direnek ez, ordea. Horregatik, sakandar horietan pentsatzen Mank-ek auzokonpostajea bultzatzea erabaki du. Hau da, pisu eta auzoetako hainbat bizilagunen artean konposta egitea.Zer da konpostajea?Konpostajea eraldaketa prozesu bat da non hondakin organikoa konposta bihurtzen den. Nola lortzen da eraldaketa hau? Materia organikoa oxigenoaren presentzian jartzen denean, deskonposatze prozesu bat hasten da. Prozesu honetan mikroorganismoek eta makroorganismoek parte hartzen dute, eta prozesuaren bukaeran konposta lortzen da. Aukera zoragarria da egunero sortzen ditugun hondakin organikoak gure herrian bertan tratatzeko baita aprobetxatzeko ere, noski. Sakanan dauzkagun azkeneko datuen arabera, etxeko hondakin organikoak, sortzen ditugun hondakinen %58a dira eta modu erraz batean aprobetxatuko ahalko ditugu. Sakanan berdegunerik dituztenek autokonpostajea egin ahal dute, eta ez dutenek auzokonpostajea.Auzokonpostajerako bizilagun batzuk elkartu behar dira, Mankomunitatearekin kontaktuan jarri eta udalarekin batera lur zatia bilatuko da. Bi auzokonposta modelo aurrekusten dira: konpostagailu bat edo gehiago jarri, edo egurrezko etxola bat funtzionamendu berdinarekin, apuntatzen den jendearen arabera. Estrukturantearentzat (materia lehorra) ere beste gune bat egongo da bertan. Mankomunitateak hurrengo astetan antolatuko dituen herritarrentzako bileretan azalduko da eremua herri bakoitzean.Tokia erabaki eta parte-hartzaileek Mankomunitateak eskainiko duen prestakuntza saioa jaso ondoren, jarduera oso sinplea da. Adibide praktikoa: etxean kubo txiki bat hondakin organikoz bete badugu, auzokonposta dagoen lekura joango gara, konpostatze-ontzia ireki eta bertan botako dugu. Gero, ondoko kubotik materia lehorra (estrukturantea) pixka bat hartu, eta bota ditugun hondakin organikoen gainean zabalduko dugu. Konpostagailua itxi eta bukatuko da gaurkoa.Interesa160 familiak auzokonposta egiteko aukera ematen duen etxola bat dagoeneko enkargatua du Mank-ek. Etxarriarrek bere funtzionamendua ezagutzeko aukera izanen dute. Bestalde, Altsasun Otadiko Kristo Deuna inguruko bizilagun batzuk Mank-ekin harremanetan jarri ziren autokonposta egin nahi zutelako. Prestakuntza saioak eta hitzaldiak izan dira aste honetan. Bestalde, hainbat ikastetxeetan (Lakuntzako eskola, Aralarko Mikel Donea, Sagrado Corazón...) konposta egiten da. Konpostajearen onurak- Zabortegietara doan materia organiko kopurua asko murrizten du- Ongarri kimikoen erabilera murrizten du, produktu naturala ekoiztuko dugulako.- Landareendako beharrezkoak diren elikagaiak eskuragarri bilakatzen ditu.-Gure lurren osasunak irabazten du.- Hondakinen garraioak suposatzen duen gastua murrizten du, energia (gasolioa, makinen argi indarra...) eta kostua (dirua) murriztuz.-Ingurugiro kutsadura beheratu eta osasunak irabazten du.Kontuan hartzeko-Parte hartzen duen jende guztiak konpostaje ikastaroa jasoko du Mank-ek eskainita.-Mankomunitateak estrukturante hornidura emanen du. -Parte hartzaileek Mankomunitatearen zabor tasan %15eko hobaria jasoko dute900 730 450Sakanako Mankomunitateak doako telefono ipini du apuntatzeko, dudak argitzeko, eta abar. Telefonoa hau da: 900 730 450. Gainera auzoan interesatuta daudenak Mank-ekin posta elektronikoaz (info@sakana-mank.com) kontaktuan jartzeko aukera dute.