Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bakaikuko Udalak etxebizitzaren inguruko inkesta banatuko die herritarrei aste honetan. Herritarren behar eta asmoen berri jakin nahi du horrela. Hemezortzi urtetik gorako bakaikuarrek jasoko dute galdetegia etxean eta otsailaren 8rako udaletxeko idazkaritzara edo postontzira eraman beharko dute. Inkestaren datuak jaso ondoren, batzar irekia antolatuko du Bakaikuko Udalak emaitzak azaldu eta arlo horretan eman behar diren pausuak eztabaidatu eta erabakitzeko. Espilako lur eremuan etxebizitza berriak egiteko aukera dago eta udalean zer egin aztertzen ari da. Azaldutako beharren arabera jokatuko du udalak.