Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean finalerdiko joaneko saioa jokatuko dute Rekondo-Azurmendiren kontra Leitzan. Bihar, Etxarri Aranatzen, zilarrezko mailako kanporaketa jokatuko daZilarrezko maila:Etxarri Aranatzen, pilotalekuan, larunbatean, otsailak 2, 19:00etanJuan Jose Erdozia - Goizeder Beltza / Jesus Mari Telletxea - Jokin Alkizalete II.Daniel Vicente I. - Iker Vicente II. / Iban Resano - Aitor UrteagaUrrezko maila (finalerdia):Leitzan, igandean, otsailak 3, 12:00etan. ETB 1Floren Nazabal - Jose Angel Zubiaga / Jon Rekondo - Iñaki AzurmendiBinakako Urrezko Aizkoran benetako ordua iritsi zaie Floren Nazabal etxarriarrari eta Jose Angel Zubiagari. Final laurdeneko joaneko saioa jokatuko dute Jon Rekondoren eta Iñaki Azurmendiren kontra. Saioa Leitzan jokatuko da, igande eguerdian, eta ETB 1ek eskainiko du zuzenean. Printzipioz Nazabal eta Zubiaga dira faborito, baina Rekondo eta Azurmendi sasoi politean dabiltza eta lan handia egin beharko dute Nazabalek eta Zubiagak. Aizkolariek 16 enbor erdibitu beharko dituzte, 6 lan ezberdinetan: 45 ontzakoa kolpeka erdibitu; aizkolari bakoitzak 45 ontzako enbor bat erdibitu, erlojuz kontra; txanda librean zutikako kana erdiko enborra moztu; abiadura proba, kana erdiko bi enbor erdibitu, aizkolari bat bestearen atzetik; aizkolari batek 45 ontzakoa, zutik, eta besteak kana erdikoa, etzanda, erdibitu; eta lan erdiak, 45 ontzako bi enbor, kana erdiko 4 enbor eta 60 ontzako bi enbor txanda librean moztea. Beste finalerdian, Otañok eta Otaegik (19:17) finalera heltzeko pausu garrantzitsua egin zuten, Mugertza II.a eta Atutxa II.a (21:32) menpean hartu eta gero. Finalerdia bi itzulitara jokatuko da eta hortaz itzulera saioa gelditzen zaie, baina Mugertza II.ak eta Atutxa II.ak lan handia egin beharko dute bigarren saio horretan, finalera pasa nahi badute. Aizkolari sakandarrak Etxarriko ZilarrezkoanEtxarri Aranatzek Urrezko Binakako Aizkorako Zilarrezko mailako kanporaketa hartuko du bihar, otsailaren 2an, 19:00etan hasiko den proban. Aizkolari sakandarrak lanean ikusteko aukera izango da. Lehenengo kanporaketan Juanjo Erdoziak eta Goizeder Beltza etxarriarrek Jesus Mari Telletxea eta Jokin Alkizalete II.a izanen dituzte aurkari. Aldiz, bigarren kanporaketan Daniel eta Iker Vicente Iban Resano dorrobarraren eta Aitor Urteagaren kontra ariko dira. Irabazleek Zilarrezko txapelketan aurrera egingo dute, eta galtzaileak txapelketatik kanpo geratuko dira.Kasu honetan 7 enbor erdibitu beharko ditu biko bakoitzak, 5 lanetan banatuta.