Egungo hezkuntza ereduari alternatiba bila

Guaixe 2013ko otsailaren 1a

Sakanako Asanblada Libertarioan (SAL) "hezkuntzari buruzko hausnarketa sakona eta osoa egitea beharrezkoa" dela uste dutelako antolatu dituzte jardunaldiak. SAL-eko kideek uste dute egungo "jendarteak eta euren jarduteko moduak irauteko" ezinbesteko tresna dela hezkuntza. Eta libertario sakandarrei ez die balio, "ez dugu nahi". Egungo hezkuntza ereduaren jatorria industria iraultzan kokatu dute SAL-ekoek: "industrian lan egiteko gai liratekeen automata akritiko eta menpekoak sortzeko sistema gisa orduan eratu zen". Gauzak horrela, autoritarismoa, disziplina, norgehiagoka eta pasibitatea sustatzea egotzi diote egungo hezkuntza ereduari. Antolatutako jardunaldiekin libertarioek martxan dauden proiektu eta alternatibak ezagutarazi nahi dituzte. Aldi berean, Sakanan euren seme-alabentzat beste hezkuntza eredu batean interesa duten pertsonak harremanetan jartzeko gunea sortu nahi dute.ProiekzioakAurreko bi asteetan, bestalde, hezkuntza alternatiboari buruzko bideo emanaldiak egin dituzte Irurtzunen, Etxarri Aranatzen, Altsasun eta Olatzagutian. EgitarauaOtsailak 2, larunbata11:00etan Mahai ingurua: Zer da hezkuntza? Zein hezkuntza eredu nahi dugu? (Gure Etxea eraikinean).14:30ean Bazkari autogestionatua (gaztetxean).17:00etan Hezkuntza sortzaileari buruzko hitzaldia (Gure Etxea eraikinean).19:30etan Proiektu aurkezpenak: Zumaiako eskola, Iltzarbeko eskola... (Gure Etxea eraikinen).Otsailak 3, igandea 10:30ean Bizi Toki hezkuntza eta bizi proiektuaren aurkezpena (gaztetxean).12:30ean Jardunaldiak amaitzeko hitz borobila: iritziak, ondorioak, Sakanan ditugun aukerak.14:30ean Bazkaria (gaztetxean).16:00etan Leire Saitua kantautorea.