Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, ilbeltzean Altsasuko enplegu bulegoan izena emanda zeuden sakandarren kopurua %5,43 igo zen. Hau da, 89 langabe gehiago daude izena emanda. Guztira 1.729. Horiei Iruñeko zabalguneko bulegora doazen arakildar eta irurtzundarrak gehitu beharko zaizkio ibarreko kopuru zehatza jakiteko. Ilbeltzean Altsasuko enplegu bulegoan 386 kontratu sinatu ziren, haietatik, soilik, 29 izan ziren mugagabeak.Nafarroari dagokionez, azken hilabeteak 3.653 langabe gehiago (% 7,03ko igoera) utzi ditu eta dagoeneko 55.597 nafar dira lan bila dabiltzanak. 27.946 emakumezko (%8,97 igoera) eta 27.651 gizonezko (%5,14 gehiago). Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari-gerente den Maribel Garcia Maloren iritziz, ilbeltzeko datuak "oso txarrak" dira.