Txirrindularien segurtasuna bermatzeko neurriak proposatu dituzte Euskalteleko txirrindulariek

Guaixe 2013ko otsailaren 5a

Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariek txirrindularien segurtasuna bermatzeko neurriak proposatu dituzte, Victor Cabedo edo Iñaki Lejarretaren bezalako heriotzak ekiditeko. Dokumentua talde laranjako 29 txirrindulariek sinatu dute, tartean Egoi Martinez eta Gorka Verdugo etxarriarrek, Pablo Urtasun urdiaindarrak eta Jorge Azanza altsasuarrak. Proposatu dituzten neurrien artean ondokoak daude: gidarien sentsibilizazio kanpainak egitea, txirrindulariak sarritan ibiltzen diren eremuetan seinaleztapen gehiago jartzea, puntu beltzen identifikazioa, abiadura mugatzea, bereziki asteburutan, eta horretarako autopista merketzea, bazterbideak garbitzea eta errotondetan txirrindulariei lehentasuna ematea, besteak beste. Proposamen hauek aintzat hartzea espero dute, "guztion artean errepidea denondako toki seguruagoa egiteko". Urtasun L´Etoile de BessègesenJonathan Hivertek (Saur Sojasun) irabazi du 43. L´Etoile de Bessèges lasterketa. Pablo Urtasun 44.a sailkatu da, 1:50era. Mallorcako ChallengeaIgandean Mallorcako Challengeko Palmako Trofeoa jokatu zen. Kenny Dehaes nagusitu zen, 116 km-ko hiri zirkuituko helmugako esprintean, Tyler Farrar eta Ben Swiften aurretik. Gorka Verdugo 66.a izan zen, denbora berean. Atzo Campos-Santanyí-Ses Salines Trofeoa zegoen jokoan.