Hazi eta irabazi D ereduan

Guaixe 2013ko otsailaren 6a

Sakanako Mankomunitateak eta Nafarroako hainbat erakundek aurre-matrikulazio garaian D ereduan izena emateko kanpaina antolatu dute. Kanpainaren barruan, D ereduaren aldeko jaialdia antolatu dute otsailaren 16an, 10:00etatik 14:00etara. Iruñeko Anaitasunan Irrien Lagunekin jaialdian izan nahi dutenek, aste honetan sarrerak Sakanako Mankomunitatearen Lakuntzako egoitzan dituzte. Heldu den astean, berriz, 012 telefonora hots egin daiteke. Eta sarrerak egunean bertan erosteko aukera ere izanen da.