Aristorena-Zamora Nafarroako Trinkete Txapelketako finalera

Guaixe 2013ko otsailaren 6a

Nafarroako Trinkete Txapelketan ligaxkako azken jardunaldiak jokatzen ari dira. Emakumezkoen Paleta Goman, Yanira Aristorena etxarrirrak eta Zamorak garaipen handia lortu zuten Mugertzaren eta Lopezen kontra, 29ra berdinduta egon eta gero. 30-29 gailendu ziren. Horrela, Aristorena eta Zamorak finalera sailkatzea lortu dute, 3 garaipena eskuratu eta gero. Euren kontrakoa nor izango den jakiteko ligaxkako azken jardunaldira arte itxaron beharko da. Mugertza-Ruiz, Etxarri-Maite Urtasun eta Leunda-Contin, hiru bikoteek dute finalera sailkatzeko aukera.