Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espainiako Kluben Arteko Pilota Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu da asteburuan. Esku pilotan, Ohorezko mailako B multzoan, Paz Zigandak jokoan zeuden bi partidak, banakakoa eta binakakoa, irabazi zizkion Uharte Arakilgo Aralar Mendiri. Altsasuk Errioxan jokatu zuen, Najerinoren kontra, eta bi garaipen ekarri zituen. Banakakoan Hernandez nagusitu zen (10-5, 6-10 eta 5-0), eta binakakoan Onsalo-Peñas izan ziren jaun eta jabe (10-3 eta 10-0). Eta Irurtzunek Madrilen jokatu zuen, P. Madrid taldearen kontra. Banakakoan Armendarizek 10-3 eta 10-9 galdu zuen. Zorionez, binakakoan Ansotegi eta Bergera gailendu ziren.