Azanza eta Urtasun Mediterraneoko Tourrean

Guaixe 2013ko otsailaren 7a

Asteazkenean hasi zen Mediterraneoko Tourra. Lehendabiziko etapa esprintean erabaki zen eta Lotto taldeko André Greipel izan zen irabazlea, Pelucchi, Daniel eta Nizzoloren aurretik. Euskalteleko Jorge Azanza 37.a izan zen eta Pablo Urtasun 38.a, denbora berean.