Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hainbat eragilek hilaren 28rako greba orokorra deitu dute Sakanan. Ibarrak bizi duen egoera salatu eta Nafarroako Gobernuari Sakanarekin konpromisoak hartzeko eskatuko zaio protestaldi horrekin. Pasa den astean aurkeztutako mobilizazioarekin bat egin dute Altsasuko PSN, STEE EILAS, Sunsundeguiko eta GH Guemako enpresa batzordeek eta Tapicerias del Carreko langileen ordezkari batek. Bihar, 9:00etan, deitzaileak Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren egoitzan greba deialdia erregistratuko dute.