Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ibarrean hezkuntza alternatiboko proiektua sortzeko aukera aztertuko dute, ostiralean, 18:00etan, Altsasuko Iortia kultur guneko sarreranEgungo hezkuntza ereduari alternatiba bilatzeko 50 bat pertsona bildu ziren asteburuan izandako jardunaldietan. Larunbat goizean 30 bat pertsona bildu ziren gaiaz hizketatzera. Arratsaldean beste 20 pertsona batu zitzaizkien, antolatzaileek aurreikusitakoak baino gehiago. Igandean, iritziak elkartrukatzeko egunean, 30 pertsona inguru bildu ziren Altsasuko gaztetxean. Sakanako Asanblada Libertarioko kideek (SAL), jardunaldiaren antolatzaileak, balorazio positiboa egin dute. Jardunaldietan izan zen guraso talde sakandar batek halako proiekturen bat martxan jartzeko asmoa azaldu zuen. Dauden aukerak aztertzeko ostiralean bilera deitzea erabaki zuten. Gaiarekin interesa duten sakandar guztiei dago zabalik ostiraleko bilera.