1936an Nafarroako Fusilatu, Eraildako eta Desagertuen Senitartekoen Elkarteak jakinarazi duenez, Arantzadi zientzia elkarteko kideek aurki Urbasako saroiko siman dauden 3 gorpuetatik 2 aterako dituzte. Golpistek hil ondoren hara bota zituzten Balbino Bados (Perlatako irakaslea eta Ameskoan UGT sortu zuena) eta Eulateko espetxean preso zeuden beste bi ameskoar. Lizarrako espeleologia taldeko kideek bere garaian jakinarazi zutenez, sima horretan 10-12 gorpuzki daude.