Navarra Building elkartea Altsasuko Caixabank-en bulegoaren jabe da

Guaixe 2013ko otsailaren 7a

Nafarroako Kutxak zituen 25 bulego onenen jabe egin zen Navarra Building elkartea 2009an. Salmenta horrekin kutxak 86 milioi euro eskuratu zituen. Diario de Noticias egunkariak jakinarazi duenez, bulego horien artean dago Altsasuko Altzania kalekoa, 819.000 euroko balioa lukeena. Elkarte horretako 63 kideen artean Yolanda Barcina, Antonio Catalan eta CAN-eko VIP bezeroak daude. Azken horiei bakarrik eskaini zitzaien negozio aukera hori. Caixabank Nafarroako Kutxa bereganatu ondoren, Caixak Altsasun zuen bulegoa itxi zuen eta CANek zuen beste kutxazain bat ere itxi zuen.