Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jauregi eta Kañamares dituzte hurrengo arerioakEtxarri Aranatzek Zilarrezko Binakako Aizkorako kanporaketa hartu zuen larunbat arratsaldean Euskalerriari pilotalekuan. Lehenengo kanporaketan, Juanjo Erdozia eta Goizeder Beltza etxarriarrek Jose Mari Telletxea eta Jokin Alkizalete izan zituzten aurari. Bost lan egin behar izan zituzten, biko bakoitzak 7 enbor erdibituz. Oso kanporaketa estua izan zen, lehendabiziko lanean -45 ontzakoa kolpeka nork azkarrago moztu - Telletxea eta Alkizalete nagusitu baitziren. Aldiz, bigarren lanean, 45 ontzakoa erlojuz kontra mozteko lanean, alde bikaina atera zuten etxarriarrek, lanak 1:27an egin baitzituzten, arerioak 2:12 behar izan zituzten bitartean. 45 ontzakoa zutik erdibitzeko lanean ere azkarragoak izan ziren etxarriarrak (1:41), arerioek 16 segundo gehiago behar izan baitzituzten. Abiadura lanean, 60 ontzakoa azkarren mozteko lehian, segundo bat azkarragoak izan ziren Erdozia eta Beltza. Eta nahiz eta lan erditan - 54 ontzako hiru enbor erdibitu - Telletxea eta Alkizalete azkarragoak izan (5:38) eta Erdozia eta Beltza mantsoago aritu (6:19), lan guztiak kontuan hartuta etxarriarrek egin dute aurrera txapelketan, 12:59 denboran despeditu baitzituzten lanak, Telletxeak eta Alkizaletek 13:14 behar izan zituzten bitartean. Beste kanporaketan Daniel Vicente eta Iker Vicente gailendu ziren, modu nabarmenean (12:46), Iban Resano dorrobarraren eta Aitor Urteagaren gainetik (17:10). Vicentetarrak jokatutako bost lanetan izan ziren nagusi, alde nabarmenarekin, gainera. Tamalez, dorrobarra Zilarrezkotik kanpo geratu da. LarunbatekoaLarunbatean, hilak 9, 19:00etan, Zerainek Zilarrezko mailako kanporaketa bikoitza hartuko du. Batetik, Juanjo Erdoziak eta Goizeder Beltzak Arkaitz Jauregi eta Julen Kañamares izanen dituzte aurkari. Arkaiz Jauregi ilarduiarra Sakanako Aizkora Eskolan trebatutako aizkolaria da eta, hortaz, etxarriarrek aski ondo ezagutzen dute. Ea nork egiten duen aurrera. Beste kanporaketan, Xabier Dorronsorok eta Xabier Zalduak, Juan eta Jon Rodriguez izanen dituztearerio. Bost lan egin beharko dituzte, biko bakoitzak 7 enbor erdibituz. Zorterik onena opa diegu etxarriarrei. Bestalde, igandean, Urrezko Mailako finalerdien itzuliko saioa jokatuko dute Joseba Otaegik eta Unai Otañok Aitzol Atutxaren eta Ugaitz Mugertzaren kontra. Joanekoan Otaegi eta Otaño nagusitu zirenez, Atutxak eta Mugertzak finalera heltzeko irabazteaz gain 2 minutu eta 15 segundoko aldea atera beharrean daude. Erronka zaila, baina edozer gerta daiteke.