Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Bertsolari Txapelketak bigarren asteburua izanen du eta beste bi saio jokatuko dira. Bakoitzean sakandar banak parte hartuko du. Oier Lakuntza izanen da lehiaketan sartzen lehena. Bihar, 17:30ean, Larraintzarko kultur etxean ariko da urdiaindarra, Julen Zelaieta, Aritz Saragueta, Ekaitz Astiz, Haizea Beruete eta Amaia Elizagoienekin batera. Igandean, berriz, Eneko Lazkozen txanda izanen da. Etxarriarrak Iturengo udaletxeko ganbaran jokatuko den saioan ariko da. Berarekin batera, Aimar Karrika, Iñaki Aleman, Egoitz Gorosterrazu, Alazne Untxalo eta Ioar Tainta ariko dira bertsotan. Josema Leitza heldu den asteburuan sartuko da lehian. Saio bakoitzeko onenak eta puntu gehien lortu duten 16 bertsolariek eskuratuko dute final laurdenetarako txartela. Hura dagoeneko poltsikoan du aurreko txapeldunak, Julio Sotok.