Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzun Lehendabizi txikiak, gero herri guztia>> Otsailak 8, ostirala10:15ean Eskolan, mozorro desfilea, hamaiketakoa. Kalejira Irurtzunen barna. Marigorri erretzea.>> Otsailak 9, larunbata12:00etan Joaldunak eta pertsonaia mitologikoak. 14:00etan Bazkaria eta inauteri dantza, San Martin jubilatuen elkartean.14:30ean Inauterietako herri bazkaria. 16:00etan Inauterietako kalejira. Haurrendako makillajea, udaletxean. 17:30ean Mozorrotutako pertsonen eta koadrilen elkarretaratzea, plazan. 18:00etan Inauteri desfilea, plazan.18:30ean Txistorrada eta musika, plazan. Oharra: Ostiralean, 9:30ean Atakondoa ikastetxeko sarreran jasoko ditugu larunbateko txistor-jaterako familiek borondatez emandako txistorrak. Larunbatean, 17:30etik 18:00etara Erga Larreak elkartera eraman daitezke. Uharte ArakilMozorro larunbataKinto ospakizunekin bat egiten dute inauteriek Uharte Arakilen. Mozorrotuen eguna biharkoa izanen da. Mozorrotuak Aralar Mendi elkartean eta beste hainbat tokitan bilduko dira bazkaltzeko. Majo bazkaldu ondoren, kalejira koloretsua abiatuko da handik, herrian barna. Koadrilaka mozorrotuta ibiliko dira uhartearrak. Kalejiraren ondoren, parrandak ordu txikiak arte segituko du Uharte Arakilen. ArruazuHaurrak nagusiEtxeko txikienak izanen dira Arbazuko ihoteen protagonistak. Haien mozorroekin 17:00ak aldera plazara aterako dira. Ziurrenik, moxorroz jantzitakorik ez dela faltako. Moxorroak herri ihoteko Arruazuko pertsonaiak dira. Burua estalita eta zigorra eskuan, jendea berotu nahian ibiliko dira. Etxez etxe egindako errondan bildutako jaki eta diruarekin, txikiek Itur-Gain elkartean merienda ederra eginen dute. LakuntzaMozorro festatik zatamarro eguneraLarunbatean mozorro bazkaria, desfilea eta parranda ez dira faltako Lakuntzan. Eguraldiak laguntzen badu, gainera, erraldoi eta buruhandien konpartsa ere kalera aterako da. Ihoteak girotzeko etxeko balkoiak apaintzeko deia egin dute antolatzaileek. Ihote giroak jarraipena izanen du asteartean. Etxeko txikienak mozorrotuko dira eta beraiendako ekitaldi politak antolatu dituzte. Eguneko protagonistak, zatamarroak, 19:00etan aterako dira kalera. Soinean arropa eta zaku zaharrak jantzita, aurpegia zapi batekin estalita, buruan lastozko txapela eta eskuan erratza, sardea edo urritz makila dutela, jendearen atzetik ibiliko dira, izutu eta haiek berotzeko asmoz. Haiek zirikatzeko "Zatamarro begi-gorri urtien behin etorri" kantatuko diete haurrek.>> Otsailak 9, larunbata12:30ean: Lakuntzako erraldoi eta buruhandien konpartsarekin kalejira herritik.13:30ean: Auzatea: gazta eta ardoa.14:30ean: Bazkaria elkartean (Txartelak tabernetan salgai. Antolatzailea: Parkea Martxan!).18:30ean: Mozorroen aurkezpena eta desfilea. Ondoren zortziko herrikoia, musika eta dantzak plazan. 20:00etan: Auzatea: Axuri errea.>> Otsailak 12, asteartea17:00etan: Aurpegia margotzeko tailerrak, konpartsa txikiarekin musika eta zortziko herrikoia plazan. Erraldoi txikiak dituzuen guztiak parte hartzera gonbidatuak!18:30ean: Txokolatada plazan.19:00an: Zatamarroak.Oharra: Etxeko balkoiak apaintzera animatzen zaituztegu! Oraingoan herriko balkoi nagusiak glamourrez jantzi eta distiratuko ditugu!Eguraldi txarra eginez gero, frontoian egingo da. ArbizuBihar mozorroak eta asteartean Aittun handiya eta Amiñ txikiyaArbizuarrek bi egunetan ospatzen dituzte ihoteak. Bihar, larunbatean, mozorro eguna dute. Eguerdian, mozorrotutako koadrilek herria hartuko dute, gurdi eta guzti. 12:00etan aatea izango da eta 12:30etik aurrera mozorro desfilea. 15:00etan, herri bazkaria eginen da kiroldegian. Indarrak berreskuratu ondoren, arbizuarrak dantzan jarriko dira. Giroa berotzeko, 20:00etatik 22:00etara eta 24:00etatik 2:00etara, DJ Sergeyk Argi Bidea elkartean musika pintxatuko du. Giroa ziurtatuta dago.Asteartean txatarren eguna ospatuko dute. Goizeko 11:00etan herriko gazteak eta haurrak pixkeet eskien aterako dira trikitixarekin. Arratsaldea, aldiz, jardueraz beteta dator. 17:00etan, haurrek jolasak eta txokolate beroa izanen dituzte. 19:00etan, aldiz, txistorra jatea eginen da herriko plazan. Iaz estreinatutako antzerki herrikoiak aurten ere segida izanen du, baina, herriko kaleetan barna antzeztu beharrean herriko plazan eginen da, 19:30ean. Zizkerte kultur taldeak, Aittun haundiya eta Amin txikiyaren ohitura aintzat hartuta, istorio bat asmatu du, herritarren aurren antzeztuko dutena. 12 arbizuarrek pertsonaia mitologikoei bizia emango diete eta, bukaeran, 20:00etan, Aittun haundiya eta Amiñ txikiya erreko dituzte plazan. Jaia girotzeko txatarras janzteko deia egin diete arbizuarrei. Eguna agurtzeko, 21:30ean Aldabide elkartean herri afaria antolatu dute kintoek. UnanuaIgandean eta asteartean, badatoz Mamuxarroak!Unanuko mamuxarroak ez dute aurkezpenik behar. Kamixeta eta galtzontzilo luze zuriak, gerriko beltza edo gorria, pazpalinak eta zatak soinean dituztela eta aurpegia metalezko katolaz estalita, kalera aterako dira igandean eta asteartean. Gauza jakina da makila arin-arin mugitzen dutela, hortaz, haiek ikusitakoan hanka egitea da onena. Hala ere, inor gutxi libratzen da hanketan makilakada majoa hartzeaz. Igandean mamuxarro txikiak izanen dira protagonista, eta astearte-ihotean mamoxarro handiak. Bi egunetan arratsaldeko 16:30 edo 17:00ak aldera aterako dira mamoxarroak, eta 18:00ak arte Unanuko karriketan gora eta behera ibiliko dira, jendea berotzen. Korrikaldietatik errekuperatzeko, auzatea eginen da eliz atean, musikak lagunduta. Ohi bezala, astearte ihotean herriko emakumeek prestatutako piperropil goxoak ez dira faltako. Gauean, herritarrek afaria eginen dute eskean ateratakoarekin. LizarragaInauteriak berreskuratuko dituzte biharBihar, larunbatarekin, ihoteetan murgilduko dira lizarragatarrak. Lehen, herrian eskola zegoen garaian, haurrak mozorratu eta eskean ibiltzen ziren Lizarragan, baina, ohitura galdu zen. Bihar, ihote giroa berreskuratu nahi dute. Horretarako, eguerdian haur, gazte eta heldu guztiak mozorratzeko deia egin dute antolatzaileek. Horrela, Azi Iturri elkartean bapo bazkaldu, eta arratsaldean herrian barna eskean ibiliko dira mozorrotutako lizarragatarrak, musika lagun. Etxeetan eskean jasotakoarekin, gainera, afaria eginen dute atzera ere elkartean. Lizarragatarrei ihoteetan parte hartzeko deia egin zaie. Ea ihoteak berreskuratzeko ahaleginak zein erantzun duen. Etxarri AranatzErdi Aro zaporeko ihoteakGarizumako aurreko hiru ostegunetan ihote ospakizunak izan dira Etxarri Aranatzen: Gizakunde, Andrekunde eta Garikunde ospatu dira, eta zalduniyote eta astearteiyoterekin despedituko dira. >> Otsailak 10, igandea. ZalduniyoteHaurrak txatarras mozorratzeko egunaHerriko elkarteetatik txatar ibilbidea:16:30ean Karrikestu elkartean txatarrak prestatzeko mozorro tailerra. Ondoren, Udaberri elkartean Josune Arrazubirekin iyoteein inguruko kontuak.18:00etan Hartzabal elkartean txokolatada eta kantu saioa. Gaiteroekin kalejira, Larrañeta elkarterainoBukatzeko, Larrañeta elkartean txatar pintxo potea.>> Otsailak 12, astearteiyote.10:00etatik 14:30era Herrian zehar kintoekin kalejira.Eguerdian musika saioa plazan.17:00etatik 19:30era Kintoekin kalejira herrian zehar. 17:00etan Txokolatada.18:00etan Gaur Jaiak haur animazioa.19:30etik 21:30etara Dantzaldia Orots taldearekin.22:30etik 02:00etara Dantzaldia Orots taldearekin.(Eguraldiaren arabera, ekitaldiak plazan edo pilotalekuan izanen dira.)Oharra: asteartiyoteko herri bazkariko txartelak Leku Onan eta Xapateron daude salgai, haurrendako 6 eurotan, helduendako 12tan. BakaikuAsteartean txikiak protagonista eta kamarroak hurrengo asteburuanAsteartean, Bakaikuko gurasoek antolatuta, haurren ihotea ospatuko da. Eguerdirako mozorrotuta egonen dira bakaikuar txikiak. Jantziak lagun, jolasten ariko dira. 14:00ak aldera, elkartean, mahai inguruan, eseriko dira, bazkaltzera. Larunbatean Santa Ageda kantuan eta eskean bildutakoarekin ordaintzen da bazkaria. Arratsaldean, kalejira koloretsuak zeharkatuko du Bakaiku, plazan despedituko dena, txokolate beroa edanez. Kamarro beldurgarrien ihotea, aldiz, otsailaren 16an ospatuko da. IturmendiIgandean kalejira eta asteartean jitomotxorroakIturmendin domeka dute inauterietako egun nagusia. 17:00etan mozorroen kalejira izanen da, buruhandiekin, eta festarekin bat eginen dute herritar guztiek. Iturmendiko Gazte Asanbladakoak eskalez mozorrotuko dira, kapitalismoaren kontra egiteko eta egun indarrean dauden murrizketak salatzeko. Haurren gozamenerako, urtero bezala, kalejiran parte hartuko du dragoi miragarriak. Mozorro giroan, iturmendiarrek buelta emanen diote herriari. Arratsaldea borobiltzeko, 18:00etan txokolatada eginen dute frontoian. Eguraldiak laguntzen ez badu Aritzaga elkartean babestuko dira. Asteartean ihote giroak jarraipena izanen du Aitzkozar elkartean. 19:00ak aldera jitomotxorroen kalejira zaratatsua eginen dute herrian barna, eta, ondoren, Aitzkozar elkarteko beroan elkartuko dira afaltzera. UrdiainMantaguna, momoxarro txikiak eta handiak kaleanAurten Santa Ageda ospakizunek eta ihoteek bat eginen dute Urdiainen. Larunbatean kintoen bazkari-afariak izanen dira, baina, hala ere, Mantagunari helduko diote, ihoteei hasiera emanez. Horrela, arpilerazko mantak edo zakuak soinean jantzita, ikusi ahal izateko bi zulo eginda, inguruan dituztenak zirikatu eta berotuko dituzte mozorrotuek. "Mantaguna guna, guna, guna, zakuan kunkuna" kantatuko diete. Domekan momoxarro txikien txanda izanen da. Arratsaldeko zortziak bitartean, arratsalde osoan, aurrera eta atzera ibiliko dira momoxarro txikiak, jendearen atzetik, haiek berotzeko asmoz. Horretaz gain, mozorro ezberdinez jantzita egongo dira txikienak. 20:00etan, gainera, txokolatada izanen da Urdiaingo plazan. Momoxarro handien eguna astearte arratsaldekoa da. Momoxaroek korrikaldi ederrak eginaraziko dizkiete kooperatiba parean bilduko direnei. "Momoxarro xirrikiti xarro, esportero molinero, zaia janda putza gero, arre kompañero" kantatuko diete, momoxarroen korrikaldia sortuz. Bestalde, sorgin afaririk ere izanen da asteartean Urdiainen.Momoxarroak, bai txikiak bai handiak, goitik behera janzten dira, aurpegia bera ere estaliz. Hainbat itxura har dezakete: ardi-narruak dituzte batzuek, buruan txano konikoajantziko dute besteek, ohe-estalkiak, farak eta beste. Arratsalde osoa mozorrotuta egon eta gero, 20:00etan aurpegiko tapakiak kentzea da ohitura. AltsasuOspakizun handirako prestMozorro garaia domekan hasiko da Altsasun, eta heldu den larunbatean despedituko da. Txikienek zabalduko dute ihote egutegia. Hala, Iortia Kulturgunean herriko ikastetxeetako ikasleen marrazkien erakusketa dago ikusgai. Ihoteen ikuspegi koloretsua eman dute txikiek. Ikastetxeetako Guraso elkarteak izan dira erakusketa antolatu dutenak. Ospakizunei dagokienez, domekan inauteri txikia ospatuko da, asteartean herri inauteri entzutetsua eta hurrengo larunbatean piñata eguna. >> Otsailak 10, domeka17:00etatik 21:00etara Momotxorro txikien maskarada, Foru plazan.Txokolate jana eta mozorro festa Jau Jau taldearekin. Oharra: euria eginez gero Burunda frontoian. >> Otsailak 12, asteartea14:30ean Herri bazkaria, Labadero eraikinean (8 €). 16:30ean Puska biltzea, Alde Zaharrean. 16:30ean Momotxorro txikien elkarretaratzea Zumalakarregi plazan. Txokolate jana eta odolaren erritoa. 17:00etan Momotxorro txikien irteera, Agoizko burrunbak, Txorongo txarangak, Enrike Zelaiak eta Amaiak, Musika eskolako fanfarreak, Juan Tranposoak, Akerrak, Sorgiñek, ezkontzak, Irurtzungo Orritz taldearen Zanpanzarrak eta pertsonaia mitologikoek alaituko dute giroa. 17:30ean Herri merienda bildutako puskekin, Gure Etxea eraikinean. 18:00etan Momotxorro txikiak Foru plazara iritsiko dira, erraldoi eta buruhandiez lagunduta. Momotxorro txikien dantza. Torrada dastatzea, Gure Etxea eraikinean. 18:20an Momonsuzkoa (suzko momotxorroa). 18:30ean Kalejira, txalapartaren eta adarraren deiari jarraiki. Elkarretaratzeko kide ez direnek Zelandi utzi beharko dute, odolaren erritoaren ondotik. 18:45ean Odolaren erritoa eta herri inauteriko elkarretaratzea, Zelandi pilotalekuan. 19:00etatik 21:00etara Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin. 19:30ean Irteera, Haize Berriak fanfarrea, Txorongo txaranga, musika eskolako fanfarrea, Altsasuko txistulariak, Etxarriko gaiteroak, Xapiru trikitixa eskola eta Agoizko burrunbaz lagunduta. Akelarrea eta sorginen dantza, Zumalakarregi plazan. Ezkontza eta ezkontz-auzatea Gurutze Saindua kalean. 21:00etatik 21:30era Foru plazara iristea eta Momotxorroen dantza. 21:30ean Ezkila jotzea, mozorroak kentzea eta akaberako momotxorroen dantza. 23:00etatik 1:30era Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin. OlatzagutiaMari Arroka, zamarraundiak, damak eta beste kaleraHerri-ihotearen txanda dute olaztiarrek asteburuan. Mari Arrokari, Urbasan bizi den jainkosari, gaur eginen diote harrera olaztiarrek. Bihar, aldiz, herri-ihote ospakizunak izanen dira. Giroa berotzeko makarroi jatea izanen da gaztetxean, arratsaldeko herri-ihote segizioa giro ederrean prestatzeko. Urtero legez, zamarraundiak, zamartxikiak, maskaritak, iratxoak, damak eta sorginak izanen dira, besteak beste, segizio hori osatuko dutenak. Herrian barnako ibilbidea San Migel plazan despedituko dute eta han zortzikoa dantzatuko dute. Astearte ihotean, berriz, herriko txikienak mozorrotuko dira. >> Otsailak 8,ostirala 19:00etan Mari Arrokarri ongi etorria. Girotzeko elkarrekin mozorrotu, gaztetxean. Jarraian merienda. (Parte hartu nahi izanez gero, baina mozorrorik ez, OGAk utziko ditu).20:00etan Mari Arrokari ongi etorria San Migel plazan. >> Otsailak 9, larunbata14:30ean Bazkaria, makarroikada, gaztetxean. Ohiko lekuetan apuntatu 3 €, ordainketabazkari egunean.18:30ean Herri inauteri segizioaren irteera, futbito pistatik San Miguel plazaraino.Bukatzeko, zortzikoa. >> Otsailak 12, asteartea. Haur ihotea17:00etan Merienda, kalejira eta haur animazioa. ZiordiaMozorro txikiakZiordiko haurrak izanen dira beste behin garizuma bezperako eguneko protagonistak. Asteartean, 17:00ak aldera, haur ziordiar guztiak bilduko dira, mozorrotuta. Kalejira alaia osatuko dute, musika lagun. Ibilbidea despeditu ondoren, Errekakartea elkartean txokolate gozoa merendatuko dute.