Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan den urtean euskara sustatzeko lehiaketa sistema salatu dute eta Nafarroako Gobernuari eskatu diote "egokiak, egonkorrak eta iraunkorrak izanen diren lankidetzarako formula juridikoak" jartzekoNafarroako toki entitateetako euskara zerbitzuen sarearen izenean, Castillo Suarez Garcia eta Patri Arburua Etxeberria, Sakanako eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateko teknikariak, Nafarroako Parlamentuan egon ziren atzo. Pasa den urtean Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko indarrean jarri zuen diru-laguntza sistemak dituen gabeziak salatu eta gobernuaren eta toki-erakundeen arteko lankidetzaren alde egin zuten. Hizkuntzaren normalizaziorako plangintza diseinatzeko, eskualdearen diagnosia egiteko tokiko errealitatea ongi ezagutu behar dela eta Euskara Zerbitzuak horren jakitun direla adierazi zuten. Bestetik, plan horiek aurrera eramateko tokiko entitatean bertatik bertara aritzea beharrezkoa dela adierazi zuten, bertako eragile guztiekin, entitate barrukoekin nahiz kanpokoekin, etengabeko harremanean arituz. Euskara zerbitzuak publikoak direnez, herritar eta eragile guztientzako eskura daudela ere nabarmendu zuten. Oinarri horiek kontuan izanik, toki entitateen artean lehia sustatzen duen diru-laguntza sistema baztertu eta bestelako formulen alde agertu ziren. Gogora ekarri zuten 1998 eta 2011 urteen artean Nafarroako Gobernuaren eta euskara zerbitzua zuten toki entitateen arteko harremana lankidetza hitzarmen bidez zegoela arautua. "Bere garaian hitzarmena ez zen nahikotzat jo, ez edukian ez diru kopuruan ere, eta hala salatu zuten toki entitateetako ordezkariek hasiera-hasieratik. Eta gobernuak hitzarmenean jasotakoak ez zituen bete".2012ko ondorioetako batUdal eta mankomunitateetako langileek ez dute dirurik jasoko euskara ikastaroengatik. Aurten ez dago deialdirik.