Institutu batzordeak premiazko bilera eskatu dio kontseilariari

Guaixe 2013ko otsailaren 7a

Iruñeko Iparraldeko Institutu Batzordeko (Biurdana, Sanduzelai, Patxi Larrainzar, Orkoien eta Irurtzungo Guraso Elkarteek) ordezkaritza batek, Hezkuntza Departamentuaren egoitzan eskaera egin du gaur. Jose Iribas kontseilariarekin, Iñigo Uharterekin (hezkuntzarako baliabideen Zuzendari nagusia) eta Teresa Ukarrekin (azpiegituren arduraduna) bildu nahi dute, departamentuaren asmoen berri jaso nahi baitute. Bilera ere baliatu nahiko lukete, Biurdanara joanen diren ikasleen proiekzioen artean dauden aldeak argitzeko. Bilera eskaera, Nafarroako Parlamentuan onartutako mozioaren eta batzordea osatzen duten eskola kontseiluen atxikimenduen babesarekin aurkeztu dute. Horretaz gain, institutuaren masifikazioaren kontra eta berria egitearen alde egin dituzten txapa eta kartelak ere utzi dituzte, kontseilariarendako.