Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur Binakako Pilota Txapelketako 8. jardunaldiko azken aurreko pilota partida hartuko du Tolosako Beotibarrek, 17:30etik aurrera. Norgehiagoka ETBk eskainiko du. Ezkurdia eta Zubieta sakandarrek Xala eta Barriola izango dituzte aurkari. Lesionatuta egonagatik bi partida galdu eta gero, kantxara itzuliko da Xala, eta laugarren puntua lortzeko oso motibatuta dago lapurtarra. Bestalde, euren 3. Puntua lortzeko presio handiagoa dute Joseba Ezkurdia arbizuarrak eta Aitor Zubieta etxarriarrak. Aurreko asteko garaipena itzelaren ondoren, atzera ere sorpresa eman eta garaipena lortzera kantxaratuko dira. Ea lortzen duten.