Etxarrik 3 puntuak ekarri zituen Barañaindik

Guaixe 2013ko otsailaren 11

Erregional mailan Etxarri Aranatzek 0-2 hartu zuen menpean Lagunak taldea Barañainen jokatutako partidan. Partida oso parekatua izan zen eta bi taldeak serio aritu ziren futbolean. Bigarren zatian, 70. minutuan, Etxarrik gol polemiko bat sartu zuen. Lagunak taldeko jokalariek salatu zuten eskuaren laguntzaz lortu zuela Etxarrik gola, baina arbitroak ez zuen anulatu. 8 minutu beranduago Etxarrik bigarren gola sartu zuen, areaz kanpotik egindako jaurtiketa bati esker. 3 puntuekin pozik itzuli ziren etxarriarrak. Bestalde, Amaiak eta Altsasuk jokatu beharreko lehia atzeratu egin zen, euri eta elur denboralearen eraginez.Erregional mailako 4. Multzoko lidergoan sendo jarraitzen du San Juanek. 13 puntu ateratzen dizkio Leitzako Aurrera taldeari. Etxarri Aranatz 8. postura igo da (21 puntu) eta Altsasuk 10. postuan jarraitzen du (17 puntu).