Mediterraneoko Tourra Lövkvistendako

Guaixe 2013ko otsailaren 11

Despeditu da Mediterraneoko Tourra. Azkeneko etapan Euskaltel Euskadik sekulako lana egin zuen eta bere taldekide Mikel Nieve 3.a izan zen helmugan. Sailkapen orokorra aintzat hartuta, IAM taldeko Thomas Lövkvist izan da garailea, Ag2r taldeko Jean-Christophe Péraudi 376 ehuneneko aterata. Euskaltel taldeko Jorge Azanza 52.a sailkatu da, 11 minutura.