Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irujo-Zabaletak eta Ezkurdia-Zubietak ostiraleko partidarako materiala aukeratu zuten atzo Irunen. Bi bikoek ez zuten aurkeztutako materialarekin kexarik izan. "Ez diogu klasifikazioari erreparatzen. Irunen beti bezala aterako gara, partida irabazteko asmoz. Materiala ona da eta frontoiak zoru noblea duela dirudi" adierazi zuen Zabaletak. "Nahiz eta bi garaipen segidan lortu gauzak nahiko zail ditugu, baina gurearekin jarraituko dugu. Partidaz-partida joan behar gara" esan zuen, bere aldetik, Joseba Ezkurdiak.