Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Epe ertainean toki-entitateen eskumenak eta finantza baliabideak zein diren jakin gabe ezin dela egin argudiatu duGeroa Baik Nafarroako Gobernuari eskatu dio atzera bota dezala toki administrazioa berrantolatzeko foru legea. Koalizioko Manu Aierdi, Patxi Leunza eta Unai Hualde kideek adierazi dute ez dela "ez unea, guztiz desegokia da". Geroa Baiko kideek esan dute ez daudela garbi "ez eskumenak ez finantziazioa". Horregatik, gobernuari "etxea teilatutik hastea" leporatu dio. Lege egitasmoak tramitazioa aurrera eginen balu, Geroa Baik 10 emendakin aurkeztu ditu, parte-hartze defizita zuzendu eta toki-erakundeei protagonismo gehiago emateko. Aldi berean, udalek zerbitzuak bateratzeko haien borondatea bermatzea nahi du koalizioak. Gobernuaren proiektuan jasotako 6 mankomunitateen ordez 8 proposatzen dituzte Zangoza-Pirinioak eta Baztan-Bortziri-Sakana bitan banatuz.