Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena emanda dauden sakandarren kopuruak gora egin du, 1.972ra iritsi arte. Haietatik 973 gizonezkoak dira (%49,43) eta 999 emakumezkoak (%50,66). Agorrilean gorako bidean jarri zen langabezia eta ez du etenik. Adinari dagokionez, 25 eta 44 urte artean dituzte langabe gehienek, 964 (%48,88). 45 urte baino gehiago dituzten langabe sakandarrak 788 dira (%39,96). Lan eske dauden 25 urtetik beherakoak, azkenik, 220 dira (%11,16).Sektoreka, zerbitzuetan lan egin nahiko luke %51,27 (1.011). Eskaera gehien dituen bigarren sektorea industria da, 661 (%33,52). Ondoren eraikuntza (%8,06, 159) eta lehen sektorea (%1,88, 37) datoz. Azkenik, aurretik lanik egin ez eta lan bila dabiltzanak sakandar 104 dira (%5,27).Langabezia udalerrikaUdalerria Guztira AldeaAltsasu 948 51Arakil 87 13Arbizu 77 5Arruazu 4 0Bakaiku 19 0Ergoiena 16 6Etxarri Aranatz 213 13Irañeta 8 -1Irurtzun 201 9 Iturmendi 18 -1Lakuntza 106 2Olatzagutia 144 10Uharte Arakil 72 3Urdiain 33 0Ziordia 26 -2Guztira 1.972 108