Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hiriberri Mozorro bazkaria Ihote bazkaria hartuko du Txitera elkarteak biharkoan. Hara biltzen direnak mozorrotuak joanen dira. Bazkalondo animatuaren ondoren parrandarekin segitzeko, mozorro eta guzti Altsasuko hiri-inauterira joanen dira hiriberriarrak. IhabarMoxorroak hemen diraBi eguneko ihote ospakizunak bihar hasiko dituzte Ihabarren. Gazteak 11:00etan bildu eta baserritarrez jantzita, puska biltzea eginen dute. Gazteek jasotakoa ospakizunetako bi egunetako Gure Kabiya elkartean eginen dituzten bazkarietarako izanen dira. Bihar, esaterako, bazkaldu ondoren, moxorrorroak etxez etxeko erronda eginen dute, 18:00etatik aurrera. Bidean opatzen dituztenak zigorrekin berotu eta bestelakoekin zikintzeari ez diote utziko. Errondaren ondoren, 22:00etan herri-afaria eta dantzaldia izanen dute.Etzi, berriz, gazteak bazkaltzera bilduko dira. Iluntzerekin batera, Aitezarkoa, Landarra, Ninia eta Hartzak osatzen duten familia herrian agertuko dira. Eta haiekin batera moxorroak. Txistulariak lagun kalejira eginen dute, Aitezarko gaiztoa sutara bota eta landarraren negarrak entzuten aurretik. Bukatzeko otamena izanen da. BakaikuKamarroak bueltanBakarrekoetxea elkartean bihar eginen den bazkariarekin hasiko dira ihote ospakizunak, 14:30ean. Majo bazkaldu ondoren, Bakaikuko Gazte Asanbladak kamarroz janzteko egindako gonbitea onartu dutenak euren eraldaketa hasiko dute. Hura despedituta, mozorrotuak, 18:00ak aldera etxez etxeko erronda eginen du segizioak, lehen lehenik trenbide aldera jaitsiz. Musika lagun, kamarroekin batera gurdia, golda, suko hautsa barratuko dutenak izanen dira. Errondak parrandari emanen dio segida.AltsasuMozorro zopa biharkoOtsailak 16, larunbata12:30etik 15:00etara Haize Berriak bandaren kontzertua, Foru plazan. 18:00etan Dantzaldia Haize Berriak bandarekin, Foru plazan. 20:00etatik 22:00etara Mozorro dantzaldia Trikidantz taldearekin. 00:00etatik 3:00etara Mozorro dantzaldia Trikidantz taldearekin.OlatzagutiaHiri inauteria hemen daOtsailak 16, larunbata12:00etan Hartu tramankuluak, futbito pistan elkartuko gara. Mozorrotuen kalejira. 14:30ean Herri bazkaria, frontoian. 17:30etik 19:30era Errege txaranga band. 20:00etatik 22:00etara Dantzaldia, plazan. Euria egiten badu, frontoian. 00:00etatik 3:00etara Dantzaldia, plazan. Euria egiten badu, frontoian.