Dena gezurra da, gauza batzuk ezezik

Guaixe 2013ko otsailaren 15a

Hala da jaun-andreok. Gure Marianitok esan duenez, dena gezurra da, baina gauza batzuk egia dira. Inork ulertzen du?  Bueltatxo batzuk emango diogu:Dirudienez, Caja Navarra-ko mobida guztia gezurra da, iñork ez du dietarik jaso, ez UPN-ko iñork ez PSN-ko iñork ere, ezta beste iñork ere. Gainera ez diote Caixari saldu, gurea jarraitzen du izaten (napar guztiena, ez ahaztu) eta bere balio ekonomikoa ez da jeitxi.Gainera, Cerverak ez zuen Iruñeako harresietan ezer jaso. Horregatik ez dute parlamentua ezer ikertzerik nahi, dena gezurra bait da, gauza batzuk ezezik.Barcenas ez zen PP-ren diruzaina, diru koaderno hori ez zen berea eta ez du diru beltza inoiz erabili berarentzat edo bere alderdi politikoko inorri ezer ordaintzeko. Gainera gure Marianito & Conpany ez dute zer ikusirik (argi dago beraien Errenta Adierazpena erakutsi bait dute). Espainiako gobernuan ez dago korrupziorik. Dena gezurra da, gauza batzuk ezezik.Balentzian ere ez dago inolako korrupziorik eta Würtel epailearen asmakizun bat da. Den dena gezurra da, gauza batzuk ezezik, noski.Gure "Juancarlitos" erregea ere, ez da sekula Afrikan egon Elefanteak tiroz ehizatzen. Eta bere familiako denak oso pertsona langileak eta zuzenak dira. Bere alaben senarrak ere oso pertsona langileak dira, eta oso azkarrak. Batez ere eskubaloira jolasten zuen hura. Normala, euskalduna dela diote, baina hortan bai dudak ditudala. Guzti hau ere gezurra da, gauza batzuk ezezik.Sakanan dena oso ongi dijoa. Nafar gobernuak  asko laguntzen hari digu. Dena ondo dijoa. Guzti hau noski gezurra da, gauza batzuk ezezik.Laburbiltzen: a ze potroak dituzten batzuk!Ibai Hernaiz