Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gizarteratzeko errentaren eta gizarteratzeko nahiz laneratzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko laguntzen 10 hartzaile kontratatu zituzten joan den urtean ibarreko 5 udalek eta Sakanako Mankomunitateak. Kontratazio horien bidez lan-merkatuan sartzeko zailtasuna handienak dituztenei aukera eman izan zieten. Nafarroan, guztira, 484 hartzaile izan dira kontratatuak, Nafarroako Gobernuak enpresei, irabazi-asmorik gabeko erakundeei eta toki-erakundeei emandako laguntzen bitartez. Gobernuak 2,01 milioi euro bideratu zituen kontratazio horiek egiteko. Toki erakundea Gobernuaren diru-laguntza Kontratatu kopuruaIrurtzungo Udala 12.643,05 3Lakuntzako Udala 4.214,35 1Arbizuko Udala 4.214,35 1Etxarri Aranazko Udala 8.428,7 2Olatzagutiko Udala 8.428,7 2Sakanako Mankomunitatea 4.214,35 1Guztira 42.143,5 euro 10