Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar Rekondo eta Azurmendi dituzte zain Bilbon final erdietako itzulia jokatzeko Urrezko maila (finalerdia, itzulera):Bilboko La Esperanzan, larunbatean, otsailak 16, 12:00etan. ETB 1Floren Nazabal - Jose Angel Zubiaga / Jon Rekondo - Iñaki AzurmendiBinakako Urrezko Aizkoran Otaegi eta Otañok lortu dute finala jokatzeko lehendabiziko txartela, final erdietako itzuliko kanporaketan Atutxa eta Mugertza menpean hartu eta gero. Beste bikote finalista nor den larunbatean erabakiko da Bilbon, Floren Nazabalek eta Jose Angel Zubiagak Jon Rekondo eta Iñaki Azurmendi izango baitituzte aurkari final erdietako itzulian. Itzulia bihar jokatuko da Bilboko La Esperanzan, larunbatarekin, 12:00etan (ETB 1). Joaneko lehian Nazabalek eta Zubiagak garaipen handia lortu zuten (22:34), ia bi minutuko aldea atera baitzieten Rekondori eta Azurmendiri (24:24). Hortaz, finala lortzeko dena dute alde. Aldiz, finalera heltzeko Rekondok eta Azurmendik Bilboko saioa irabazteaz gain ia bi minutuko alde hori gainditzera behartuta daude. Oso zaila da ia ezinezkoa, baina kanporaketa jokatu arte ez dago ezer erabakita. Egin beharrekoaAizkolariek 16 enbor erdibitu beharko dituzte, 6 lan ezberdinetan: 45 ontzakoa kolpeka erdibitu; aizkolari bakoitzak 45 ontzako enbor bat erdibitu, erlojuz kontra; txanda librean zutikako kana erdiko enborra moztu; abiadura proba, kana erdiko bi enbor erdibitu, aizkolari bat bestearen atzetik; aizkolari batek 45 ontzakoa, zutik, eta besteak kana erdikoa, etzanda, erdibitu; eta lan erdiak, 45 ontzako bi enbor, kana erdiko 4 enbor eta 60 ontzako bi enbor txanda librean moztea.