Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
"Gatazka duten eta lanpostuak arriskuan dituzten" AENA, Plasticos Brello, ospitaletako sukaldeetako, Tracasa eta Sunsundegiko enpresa batzordeetako kideek manifestazioa antolatu dute. Martxoaren 9an izanen da, 18:00etan, Iruñeko autobus geltokitik. Mobilizazioaren aurkezpenean adierazi zuten jakitun direla ez direla egoera horretan dauden langile bakarrak, ezta lehenak ere. "Gaitz hau batasunarekin eta mobilizazioarekin geldituko dugu", ziurtatu zuten aurkezpenean. Horregatik, dei egin zieten haien egoera berean dauden enpresa batzordeei edo elkartasuna adierazi nahi duten enpresa batzordeei deialdiarekin bat egin dezatela. Nafarroan 55.000 langabetu baino gehiago egotea "eskandalua" dela nabarmendu zuten. ELAk adierazi du ez duela inolako loturarik deitutako manifestazioarekin. Deialdia enpresa batzorde batzuen "aldebakarreko erabakia" dela argitu du ELAk.