Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pello Reparaz (tronboia eta ahotsa) eta Luisillo Kalandraka (baxua, kontrabaxua eta ahotsa) kide dituen taldeak, Vendettak, Durangoko Azokan aurkeztu zuen Atzo, Gaur eta Bihar (2012, Baga Biga)diskoa. Ska doinuak, reggaez eta rockaz gatz-pipertuak eskaintzen dizkigu boskoteak, aurreko lanean zabaldutako bidean sakonduz.Diskoa aurkezteko bira Bartzelonan abiatu zuten ostiralean, eta harako bidean zirela Pello Reparaz (tronboia eta ahotsa) Beleixe Irratian (FM 107,3) izan zen. Errepideak estatuko hainbat hiri, Euskal Herria eta Suitzako eszenatokietara eramanen ditu Vendettakoak. Uda ondoren Amerikara joanen dira. Kritikek hirugarren diskoaren maila nabarmendu dutela eta pozik azaldu da Reparaz, "orain jendearen erantzuna ikusi behar da. Salmentan ongi ari da eta interneten asko mugitzen ari da. Suposatzen da hori ere kontzertuetan islatuko dela". Azken lanaz, "indartsua, Vendettaren esentzia galtzen ez duela" adierazi zuen Reparazek Beleixe Irratian (FM 107,3). IbilbideaVendetta (2009, GOR) lehen diskoarekin alderatuta "taldea asko" aldatu dela aitortu du arbizuarrak. Aurreneko lanak "freskotasuna" bazuen ere, oraindik talde gisa trinkotzeko zeudela esan zuen Reparezek. Ehun kontzertu baino gehiagoko ibilbidea egin da gero argitaratu zuten Puro Infierno (2011, Baga Biga). "Vendettarendako salto garrantzitsua izan zen, estatuan eta Europan mugitzen hasi ginen. Kanta landuagoak, jendeak eta kritikak gehiago kontuan hartu zutena". Reparazek esan zuenez, "hirugarren disko honekin beste inflexio puntu bat sortu da. Kantu landuagoak eta ekoiztuagoak. Orain hasi dugun biran 3. disko honen eta ibilbide horren garapena kontzertuetan islatu nahi ditugu". Horretarako errepertorio "dinamikoa eta kañeroa" prestatu dute Vendettakoek. Taldean Javier eta Pello bera dira sortzaileak. Azken disko honetan Luisillo etxarriarrak sortutako kantu bat ere sartu dute. Reparazek esan zutenez, "batetik bestera, kantak eta lirika oso ezberdinak izaten dira". Berak, konposatzeko garaian nola egiten duen galdetuta arbizuarrak Beleixe Irratian (FM 107,3) zera esan zuen: "nik hartzen ditut inguruan ikusten ditudan problemak lehen pertsonan lantzen saiatzen naiz, sentimenduen bidez, beti ere. Ekainak 24 kantuarekin, esaterako, Arbizun falta direnei (Jesus Mari Mendinueta presoa) eskainitakoa da".