Sakandarrak lehian

Guaixe 2013ko otsailaren 13a

Irujo-Zabaleta Ezkurdia-Zubietaren kontra lehiatuko dira ostiralean Irunen. Zabaleta txapelketako sentsazioetako bat izaten ari da eta Ezkurdia eta Zubietak azken bi partidak irabazi dituzte. Bi bikoek haizea alde dute, animuz ongi daude eta lehia oso estua espero daBinakako Txapelketa inoiz baino estuago dago. Irujo eta Zabaleta daude buruan, 7 punturekin, bi bikok bosna puntu dituzte, biko batek 4 puntu eta hiru bikok hiruna puntu, tarteaz Ezkurdiak eta Zubietak. Hortaz, eta hasierako ligaxka despeditzeko 6 jardunaldiren faltan, edozer gerta daiteke, ezer ez baitago erabakita. Final laurdenetarako sailkapena, hortaz, irekia dago, ia biko guztiek dituzte bertara heltzeko aukerak. Astebururako beste jardunaldi zirraragarri bat aurreikusten da, eta sakandarrok bihotza erdibituta izango dugu, sakandarren arteko lehia izango baita: Jose Javier Zabaleta etxarrendarrak, Irujorekin batera, Joseba Ezkurdia arbizuarraren eta Aitor Zubieta etxarriarraren kontra jokatuko du. Bi bikoak garaipen ikusgarriak lortzetik datoz - Zabaleta txapelketako sentsazioetako bat da eta Titinen eta Merinoren garaipenean paper oso inportantea izan zuen - eta Ezkurdiak Gonzalez ordezkatu zuenetik bi garaipen jarraitu lortu dituzte Ezkurdiak eta Zubietak. Hortaz, bi bikoek haizea alde dute, animuz eta moralez gainezka daude eta partida oso estua eta lehiatua espero da. Zabaleta handiaAdarragako partida eta gero dena dira loreak Jose Javier Zabaleta etxarrendarrarendako. Izan ere Etxarrengo atzelariak eta Irujok garaipen itzela lortu zuten Titin eta Merino errioxarren gotorlekuan, Adarragan (20-22), lehia oso estuan. Partida oso lehiatua izan zen, gogorra eta ikusgarria, eta nahiz eta zaleak kontra izan, garaipena Nafarroara etorri zen. Denek jokatu zuten ongi, baina Zabaletaren papera nabarmendu nahi dugu. Errioxarren gotorlekuan presio handia zuten Irujok eta Zabaletak. Etengabe jotzea; hori izan zen beraien estrategia. Baina errioxarrek defentsa ikusgarria egin zuten. Lehia gogorrean, Zabaleta eta Merino atzelarien borroka ikusgarria izan zen. Biak aritu ziren ongi, baina Zabaleta nabarmendu zen. 20ra berdinduta, akaso Zabaletak presioaren eragina nabarituko zuela pentsatzen zuten askok, baina Etxarrengoa hazi egin zen: bi eskukada bikaini esker, ia erreboteraino joan zirenak, Merino jokoz kanpo uztea eta 22ra heltzea lortu zuen Zabaletak. Ikusgarria. "Etxarrengoa debut ikusgarria ari da burutzen goi mailako txapelketan, baina Adarragan doktoratu egin zen. Zabaletak demostratu zuen frontoi atzean aro bat markatzeko baldintzak badituela" zihoen astelehenean Diario de Noticiasek. Zorionak 21 urteko sakandarrari. Ezkurdia-Zubieta, sakandarren garraEzkurdiak eta Zubietak Binakako Txapelketako 3. puntua poltsikoratu zuten astelehenean inauterietan murgilduta dagoen Tolosan, lesiotik osatuta bueltan dagoen Xalari eta Abel Barriolari 14-22 irabazi eta gero. Sakandarrek partida bikaina egin zuten eta aurreko partidan izan zuten garra berberarekin aritu ziren. Binakako Txapelketako hasierako ligaxka oraindik erabaki gabe dago eta finalerdietan sartzeko lehian murgildu dira Ezkurdia eta Zubieta. Zaila dute sailkatzea, baina azken bi partidak irabazi eta gero, bizirik daudela aldarrikatu nahi dute. Sakanako bikotea sendo eta fresko dago, haizea alde duela. Aitor Zubieta bikain aritu zen atzeko koadroetan. Nagusi izan zen atzean, eta bizkarra erakutsi zion Barriolari. Gainera, Xala ere jokoz kanpo utzi zuen. 10-2ko partziala lortu zuten sakandarrek, partida desorekatuz (7-15). Tarte horretan Ezkurdiak errematean asmatu zuen. Izan ere, ondo hautatzen ditu errematerako pilotak, aukera ona duenean bakarrik saiatuz. Eta astelehenean ongi atera zitzaizkion erremateak. 11-15era gerturatu ziren Xala eta Barriola, baina ez gehiago, Ezkurdia berriz ere jokoan sartu zelako, bere tantoekin eta Xalaren hutsekin batera 12-20 hurbilduz. Eta, bukaeran, 14-22 gailendu ziren Ezkurdia eta Zubieta, Beotibarrera hurbildu ziren zale sakandarrekin garaipena ospatuz. Binakako Txapelketa. Puntuazioa7 puntu: Irujo-Zabaleta5 puntu: Olaizola II-Ibai Zabala eta Bengoetxea VI.-Beroiz4 puntu: Titin III.a-Merino II.a3 puntu: Ezkurdia-Zubieta, Berasaluze VIII.a-Albisu, Xala-Barriola2 puntu: Arretxe II.a-BeginoBinakako Txapelketa. 9. jardunaldia jokoanIrujo-Zabaleta / Ezkurdia-Zubieta (ostiralean, hilak 15, 20:15ean Irunen (ETB 1)