Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Krisiaren lurralde-inpaktua Nafarroan, eta haren baitan Nafarroako langabeziaren mapa argitaratu berri du CCOOren Ikerketa Bulegoak. Foru erkidegoko eskualdeetan krisiak zein eragin izan duen jakiteko balio du ikerketak. Baita "krisiaren ondorioak zuzentzeko eskualde mailan zehaztu behar diren proposamenak egiteko oinarri izan daiteke" ikerketa ere. Lana egiteko udalerrietako 4 datu izan dituzte kontuan: langabezia, kontratazioa, gizarte segurantzan afiliatutakoak eta udal errolda. CCOOko ikerlariek Nafarroa azpi-eskualdeetan banatu dute eta ibarra bitan banatu dute: Sakana ekialde-erdialdea (Arakildik Iturmendiraino) eta Burunda mendebaldea (Urdiaindik Ziordira). Lanak erakutsi du krisiak gogorrago jo dituela eskualde batzuk besteak baino. Eta azken horien artean dago Burunda mendebaldea. Eta horren arrazoia "jarduera ekonomikoen dibertsifikazio faltari edo enpleguaren kalitatea" izan litezkeela aipatu du. Atxikitako dokumentuan, behean, informazio gehiago.