Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espainiako Kluben Arteko Pilota Txapelketako 4. Jardunaldia jokatu zen asteburuan. B mailan Aralar Mendi eta Altsasuren arteko lehian altsasuarrak gailendu ziren bi partidatan. Buruz burukoan Hernandezek Mitxelena hartu zuen menpean, eta binakakoan Onsalo eta Peñasek 10-9 eta 10-1 irabazi zieten Lansaloti eta Irañetari. Bestetik, Irurtzunek Najerino hartu zuen. Buruz burukoan Irurtzungo Armendarizek 10-5 eta 10-1 irabazi zuen. Eta, binakakoan, Irurtzungo Ansotegik eta Bergerak 10-3, 7-10 eta 5-1 hartu zuten menpean Najerinoko bikoa.Asteburuan azkeneko jardunaldia jokatuko da. Altsasuk Irurtzun izanen du arerio eta Aralar Mendik Pelota Madrid.