Valverde Andaluziako Itzuliko liderra. Verdugo txukun.

Guaixe 2013ko otsailaren 18a

Atzo abiatu zen Andaluziako Itzulia, San Fernandon burututako 6 kilometroko erlojupekoarekin. Movistarreko Alejandro Valverdek denbora pasatzera ez dela joan argi utzi zuen, erlojupekoa irabazi baitzuen (6:46), Spilak txirrindulariari 2 segundo aterata. Euskalteleko Gorka Verdugo etxarriarra 36.a izan zen, 19 segundora, eta Movistarreko Imanol Erbiti 66.a, 28 segundora. Andaluziako Itzuliko lehendabiziko liderra dugu Valverde. Gaur lehen etapa jokatuko da, San Fernando eta Ubrique artean, bi porturekin (163,9 km).