Algarveko Itzulia Tony Martinendako. Azanzak eta Egoik lan polita

Guaixe 2013ko otsailaren 18a

Tony Martin Algarveko Itzulia irabazteko faboritoetako bat zen eta alemaniarrak ez du huts egin. Michael Kwiatkowski eta Lieuwe Westraren aurretik sailkatu da Martin, azken etapako erlojupekoan garaile izan eta gero. Euskaltelek lan polita egin du, Migel Minguezek bereziki. Talde laranjako Jorge Azanza altsasuarra 48.a sailkatu da sailkapen orokorrean, 8:25era, eta Egoi Martinez 52.a, 8:48ra. Jorge Azanzak 3. etapako ihesaldian parte hartu zuen altsasuarrak. Egoi Martinezek, bestalde profesionalen goi mailako bere 12. denboraldiari eman zion hasiera Portugalen.