Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Binakako Txapelketako 9 jardunaldi jokatu dira eta 5 gelditzen dira hasierako ligaxka hau despeditzeko. Jakina denez, ligaxkan lau postu onenetan sailkatzen diren bikoak txapelketako finalerdiak jokatzeko sailkatuko dira. Azkeneko jardunaldiak gauza batzuk argitu ditu: Irujok eta Jose Javier Zabaleta etxarrendarrak 8 puntu lortu dituzte eta finalerdietarako sailkatu dira matematikoki. Eta 6 punturekin, aurrera egiteko aukera asko dituzte Olaizola-Zabalak eta Bengoetxea-Beroizek. Bestalde, 4 punturekin lehian sartu dira Xala-Barriola, puntu berberekin dauden Titin-Merinorekin batera. Eta aukerak ere, zergatik ez, izan badituzte Ezkurdia-Zubietak eta Berasaluze VIII.a-Albisuk, hiruna puntu baitituzte. Baina, jakina, gelditzen diren 5 jardunaldietan irabaztera behartuta daude. Batere aukera gabe gelditu direnak, aldiz, Arretxe eta Begino dira (2 puntu)Asteburuan Irujok eta Zabaletak Bengoetxea eta Beroiz izanen dituzte aurkari. Nahiz eta pasea ziurtatuta izan irabaztera aterako dira Aspekoak. Gainera, Asegarceko bikoari irabaziz gero, fabore polita eginen liokete Aspeko gainontzeko bikoteei. Eta Ezkurdia eta Zubieta Arretxe eta Beginoren kontra irabazi beharrean daude aurrera egiteko aukerak izan nahi badituzte. Arretxe eta Beginok jota despeditu zuten baina nahiz eta aukerarik gabe egon ez dute amore emango. Ezkurdiak eta Zubietak bikote polita osatzen dute, ondo moldatzen dira eta ongi ari dira jokatzen. Espero dezagun inurritxoen antzera puntuak biltzea. Binakako Txapelketa. Puntuazioa 9 jardunaldi jokatuta8 puntu: Irujo-Zabaleta6 puntu: Olaizola-Zabala Bengoetxea-Beroiz4 puntu: Titin-Merino Xala-Barriola3 puntu: Ezkurdia-Zubieta Berasaluze VIII.a-Albisu2 puntu: Arretxe-BeginoBinakako Txapelketa. 10. jardunaldia jokoanBengoetxea-Beroiz / Irujo-Zabaleta (larunbatean, 17:15ean, Gasteizko Ogetan. Nitro)Arretxe-Begino / Ezkurdia-Zubieta (larunbatean, 17:00etan, Iruñeko Labriten)