Andaluziako Itzulia. Verdugo eta Erbiti.

Guaixe 2013ko otsailaren 19a

Atzo Andaluziako Itzuliko lehen etapa jokatu zen, San Fernando eta Ubrique artean (163 km). 20 txirrindularik jokatu zuten etapa garaipena, Las Palomasen igoeran erasoa jo eta aurrera egin eta gero. Sojasun taldeko Jonathan Hivert izan zen irabazlea, Alejandro Valverderen (Movistar) aurretik. Euskalteleko Gorka Verdugo 31.a sartu zen, 1:33ra, eta Movistarreko Imanol Erbiti 92.a, 17:42ra. Sailkapen orokorrean Valverdek jarraitzen du lider. Verdugo 29.a da, 1:52ra, eta Erbiti 101.a, 18:10era. Gaur bigarren etapa jokatuko da, Trebujena eta Montilla artean (194 km) hiru porturekin: Santaella, Montalban eta Fontanar.