Iñaki Martiarena 8.a Apuko igoeran

Guaixe 2013ko otsailaren 19a

Mendi lasterketen 2013ko egutegia abian da. Mendi korrikalariek denboraldia hasteko gogoz irrikitan daude, 439 korrikalarik parte hartu baitzuten Bizkaiko Zaramillon antolatu zen 6. Apuko Igoeran (23 km 1050 metroko desnibela). Raul Camara izan zen guztien artean azkarrena (1:45:43). Sakandarrak bikain aritu ziren. Iñaki Martiarena uharte arakildarra 8.a sailkatu zen (1:52:17), denboraldiari hasiera bikaina emanez. Aritz Munarriz etxarriarra 51.a izan zen (2:05:28), Alatz Agirre arbizuarra 70.a (2:08:20) eta Iraitz Senar lakuntzarra 110.a (2:14:06). Larunbatean Euskaltrail eguna jokatuko da Tolosan.