Urko Berdudek hasiera bikaina eman dio denboraldiari

Guaixe 2013ko otsailaren 19a

Hasi da, dagoeneko, duatloi denboraldia. Igandean Barakaldoko XIV. Duatloia jokatu zen, sprint distantzian (5 km korrikan, 19 km bizikletan eta 2,5 km korrikan). 90 duatletek hartu zuten parte eta Iurgi Etxeandia zornotzarra gailendu zen (55:39). Emakumezkoetan Inmaculada Ruiz izan zen azkarrena (1:11:04). Sakana Triatloi Taldeko Urko Berdud 10.a heldu zen helmugara (57:20). 23 urtez azpiko lehen duatleta izan zen altsasuarra. Bestalde, bere taldekide Iñigo Maiza 65.a izan zen (1:11:03), kadete mailako 3. onena, eta Juan Luis Maiza 66.a (1:11:02) beterano mailako probako 5.a. Beraz, sakandarrek hasiera bikaina eman diote denboraldiari. Sakandarrak Sopelako VIII. DuatloianBezperan, larunbatean, Sopelako VIII. Duatloia jokatu zen, sprint distantzian (5,2 km korrikan, 19,2 km txirrindulan eta 2,5 km korrikan). 220 duatleta iritsi ziren helmugara eta Mikel Elgezabal gernikarra izan zen azkarrena (55:17). Barakaldon ere aritu zen Juan Luis Maiza etxarriarra 39. postuan sailkatu zen (1:00:49) eta probako 6. Beteranoa izan zen. Bestalde, Jose Ignazio Mikeo lakuntzarra 60.a sailkatu zen (1:02:45) eta Mikel Berdud 62.a (1:02:50).