Institutu batzordeak Iruñeko Udaleko ordezkariak gaztigatu ditu

Guaixe 2013ko otsailaren 19a

Iruñeko Iparraldeko Institutu Batzordeko (Biurdana, Sanduzelai, Patxi Larrainzar, Orkoien eta Irurtzungo Guraso Elkarteek) ordezkaritza bat gaur goizean Iruñeko udaletxean izan da. Erregistroan udalean ordezkaritza duten alderdi guztiei txostena aurkeztu diete. Aurkezpen gutunarekin eta eskaeren zerrendarekin batera, dosierra eta Nafarroako Parlamentuan onartutako mozioa aurkeztu dute. Horrekin batera, ikastetxe berria eraikitzeko eskatuz mozioa ere aurkeztu dute udal erregistroan.